ANIZTASUNA - BIDEO ETA IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETA


  • ANIZTASUNA - BIDEO ETA IRUDIEN INGURUKO HAUSNARKETA
Hasteko, bideo batzuen linkak utziko dizkizuet, oso interesgarriak direla uste dudalako.

Bideoen zerrenda:


- Normal. Isabel Coixet 

- Eta zu zer zara, neska ala mutila? https://www.youtube.com/watch?v=odRwHfU6hW0

- Daisy, 8 urteko neska, mutil eta nesken arropak aztertzen https://www.youtube.com/watch?v=TxGVpa40qZM

- 5 urteko neska jostailuak aztertzen https://www.youtube.com/watch?v=cZ3afNeY7iA

0. NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA?

Gure burua identifikatzea, talde batean kokatzea, jarrera bat edo bestea dugula esatea, zaila izaten da askotan. Gure burua definitzeko arraza, generoa, joera-politikoak, gizarte-taldeak, izaeraren adjektiboak eta bestelakoak erabiltzen dira normalean.

Zure burua identifikatu beharko bazenu, nola egingo zenuke?

Ni IRATI naiz eta honela identifikatzen dut nire burua: Pertsona alaia naiz, eskuzabala, oso sentibera, jatorra eta lagunkoia. Batzuetan pixka bat hiztuna ere banaiz. 

Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.
  • DESBERDINTASUNAK:
- Emakumea/Pertsona
- Hiztuna
  • AMANKOMUNAK:
- Lasaia
- Alaia
- Lotsatia
- Jatorra
- Sentibera
- Eskuzabala
- Enpatikoa

1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK:

1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?
Kolore eta estilo ezberdinak erabiliz jantziko genuke, eta adinean aurrera joan ahala berak aukeratzeko aukera emango genioke.
1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?
Haur Hezkuntzako gradua burutzen ari gara eta gure ikasgelan 2 mutil eta 37 neska gaude.
1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?
Nahiz eta zuzenduta ez egon, bizi garen gizarteak gradu batera edo beste batera bultzatzen gaitu; adibidez, mutilak ingeniaritzara zuzentzen dira, eta neskak, berriz, erizaintzara.
1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?
Bai, badaude; esaterako, soldatetan, eskubideak nahiz eta berdinak finkatuta egon guztientzat ez dira modu berean betetzen, lan postua ezartzerako garaian,...
1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Gure ustez, gaur egun ez dago hainbesteko ezberdintasunik. Aurrerago, aldiz, ezberdintasunak zeudela uste dugu, izan ere, etxeko semeak etxetik kanpo ikastera joaten ziren eta emakumeak etxeko lanak egiten geratzen ziren.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?

- SUPERHOMBRE

  • Forma: Portadaren kolorea berdea da / Mutila kamixetarik gabe dago / Portadako mutila indartsua da / Izenburuak gizona izan behar duela adierazten du
  • Edukiak: Mutilek gorputz perfektua izateko gomendioak ematen dituzte / Gizonak etxeko lanak egiteko gai diren edo ez planteatzen du / Anfitrioi ezin hobea izateko aholkuak / Ahaleginik gabe gorputz perfektua izango duzula adierazten du / Sexu-organoa hazteko aholkuak ematen ditu
- GLAMOUR
  • Forma: Portadaren kolorea arrosa / Neskak apaintuta daude / Irribarretsuak eta politak dira / Izenburua emakumea nola izan behar duen adierazten du
  • Edukiak: Emakume perfektua izateko kirurgia iradokitzen dute / Zuzenean mutiletaz maitemindu behar garela esaten digu / Beti ezinhobe joateko aholkuak ematen ditu / Emakumeak bere buruarekin edo gorputzarekin ondo sentitzeko hainbat pauta ematen ditu.
1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?

- ZAPEANDO

Programa honetako nesken eta mutilen arteko desberdintasunak nabariak dila. Nesken kasuan, eredu perfektua aldarrikatzen ari direla ikusten da eta haien jantziak soinekoak edo gona motzak direla ikus daiteke. Mutilen kasuan, berriz, beraien itxurak ez du garrantzia handirik, baina hala ere ondo jantzita doaz.

- URTE ZAHAR GAUA

Nesken kasuan jantzi deigarriak janzten dizkiete eta eder agertzen dira, atentzioa deitzen dute. Gainera, aukeratutako neskak aurkezleak izateaz gain prototipo bat jarraitu behar dute. Mutilen kasuan, aldiz, beste faktore batzuk hartzen dituzte kontuan gau hau aurkezteko eta beraien jantziak ez dira hain deigarriak, ohikoak dira.

1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai, estereotipoak existitzen dira. Nesken estereotipoa argalak, ederrak, begi ederrak, azal iluna,... Mutilen kasuan, berriz, indartsuak, gihartsuak, iledunak, altuak,...

1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak
Ez, adibidez Asiatikoen kasuan geroz eta txuriagoak izan orduan eta ederragoak direla uste dute. Antzinan, berriz, estereotipoak ezberdinak ziren. Horren adibidea azal kolorea izan daiteke, pertsona batek azal iluna bazuen, diruduna ez zela adierazten zuen, kalean lan egiten zuelako. Gorputzaren itxuran ere aldaketak izan dira, izan ere, lehen emakume perfektuak kurbak bazituen ederragoa iruditzen zitzaien, gaur egun, aldiz, kontrakoa gertatzen da.
1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neskak ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Egoera errealak dira eta nahiz eta gu geu ez bizi gure gizartean geroz eta gehiago ematen direla ikusten dugu, eta denek ezagutzen dugu kasuren bat. Neska gehienei gertatu zaigu kaletik joatea eta zerbait desatsegina esatea. Kasu hauetan beldurra eta inpotentzia sentitzen dugu. Gure kasuan ez diogu garrantzia kentzen, baina ezagutzen dugu jendea daukan garrantzia kentzen diola.

2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?

2.1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.

  • Estereotipoekin hautsi egin behar da.
  • Pertsonak onartu eta errespetatu behar dira, edozein delarik haien pentsamendua, fisikoa, etab.  
  • Besteekiko enpatia izatea/lantzea oso garrantzitsua da puntu horretaraino ez iristeko.
2.2.  FRIENS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
- Liderraren eragina / Erreferentearen eragina https://www.youtube.com/watch?v=IM87nv08HOk
- Inon babestua ez sentitzea / Babesgabetasuna https://www.youtube.com/watch?v=-lHiJZk5rcA
- Eteten jakitearen garrantzia https://www.youtube.com/watch?v=Fw1o8DE4wpk
2.3. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:

a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
  • Funtzionala
  • Fisikoak, zuzenki edo zeharkakoak
  • Ahozkoak
  • Sozialak
  • Arrazakeria
  • Janzkera edo izaera
  • Ciberbulling
b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoaren protagonistak gutxiestuta, triste, impotente, etab. sentituko dira egoera horiek bizitzean.
d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Guk ikusi dugunagatik, jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituzten pertsonak “liderraren” rola duten pertsonak izaten dira sarritan, baina ez beti. Hau egitearen arrazoiak anitzak izan daitezke, hala nola, behar afektiboak eduki ditzakeen pertsona bat izan daiteke eta hori beste pertsona errugabe bati ordainarazten dio. Edo izan daiteke ere bi pertsona horien arteko lehia bat egotea eta batek erabakitzea beste pertsona horren aurka egitea, eta horretarako taldeaz baliatzen dira askotan pertsona hauek.
Nola sentitzen diren pertsona hauek egia esan ez dakigu oso ondo, baina burura etortzen zaigu pertsona hauek horrelako gauzak egiten ondo pasatzen dutela, bestela ez da oso bidezkoa gauza hauek egitea.
e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Lekukoak normalean edo diskriminazio hori egiten ari diren pertsonari batzen dira edota isilik geratzen dira ezer gertatuko ez balitz bezala. Onarpenarengatik egiten dutela hau esango genuke, izan ere, inork ez du nahi izaten taldetik kanpo geratu, beraz, ez diote aurre egingo arazo horri.

Comentarios

Entradas populares de este blog

TRANSTORNOS QUE CAUSAN LAS TIC

ANIZTASUNA

CLASE PRÁCTICA - 10 (Entregable 2)