IPUINEN HAUSNARKETA
- IPUINEN HAUSNARKETA
Haur baten heziketa eta haren lehenengo urteak oso garrantzitsuak izaten dira, izan ere, adin horretan barneratzen baitira gauza ugari. Etapa horretan familiez gain, irakasleek ere paper handia hartzen dute euren bizitzetan eta haien heziketaren zati bihurtzen dira. Balore zein jarrera ezberdinak irakasterako orduan, ipuinak erreminta oso baliagarriak dira, izan ere, egoera erreal ugari plasmatzen baitira haietan.
Azken egunotan esku artean izan ditugun ipuinak, aniztasunarekin lotura zuzena zuten. Haiek eskuratu ondoren, banaka-banaka irakurtzen hasi ginen haien berri izan eta pixka bat gainetik aztertzeko. Nahiz eta guztiak aniztasuna komunean izan, ezberdinak dira elkarren artean eta horrek egoera ezberdinen aurrean hausnartzeko aukera eman zigun. Talde bakoitzak ipuin sorta bat kontatzeko aukera izan genuen, eta oso aplikagarria dela iruditu zaigu, izan ere, besteen irakurketetatik ere asko ikasi baitugu.
Gure taldean, hiru ipuinetan sakontzeko aukera izan genuen; Munstro Arrosa, Bidai Luzea eta Frederic. Hirurak zuten zer ikusia aniztasunarekin, baina oso ezberdinak dira elkarren artean. Bidai luzea ipuinak, esaterako, errealitate bati egiten dio erreferentzia eta ez du amaiera positiborik. Bi egoera azaltzen ditu momentu berean; pertsonen eta hegaztien migrazioa. Alde horretatik, interesgarria iruditu zitzaigun, horrela haurrek egoera bakoitzaren aurrean erantzun ezberdinak eman daitezkeela ikus dezaketelako. Bestalde, zalantzak izan genituen Haur Hezkuntzako haurrei irakurriko genieken edo ez pentsatzen jartzean, izan ere, ipuin iluna baita. Frederic ipuinaren inguruan, berriz, haurrei kontatzeko edo irakurtzeko astuna izan daitekeela uste dugu, horregatik moldaketa batzuk egitea beharrezkoa iruditu zitzaigun narratzaileak esaten zuenaren inguruan. Azkenik, Munstro Arrosa ipuina egokiena dela iruditzen zaigu, izan ere, ilustrazioek jokoa ematen baitute eta ipuina kontatu ahala haurrei ere galderak eginez egoeran koka ditzakegulako.
Orokorrean, ipuinak kontatuak izanda eraman errazagoak direla iruditu zaizkigu, gainera haurrei moldatuta beraiek ere interes gehiago jar dezakete istorioan.
Ipuinen lanketa guztiak egiterako garaian, aniztasunaren barnean aurkitzen diren ezberdintasun guzti haietaz gogoratzera bultzatu gintuen. Izan ere, ikusitako egoera guztiak dira errealak, egun egunerokotasunaren parte direnak, eta horregatik Haur Hezkuntzako ipuinetan irudikatuak ikustea oso aberatsa dela iruditzen zaigu. Hala ere, zenbait moldaketa egin beharrekoak direla uste dugu, izan ere, ipuin batzuetan estereotipoak oso markatuak agertzen baitira; besteak beste, neskak arrosez, mutilak urdinez eta futbolean, ama garbiketa lanetan,... Ondorioz, nahiz eta ipuinak baliagarriak izan egoera anitzak azaltzeko, estereotipoen aldetik zaharkituak geratu dira. Horregatik, eskoletara begira ipuinak kontatzerako garaian aldaketa horiek egingo genituzke.
Comentarios
Publicar un comentario