CALCUTA ONDOAN
- CALCUTA ONDOAN:
Joan zen ostiralean
Calcuta Ondokoak izan genituen ikasgelan. Saio honek beste saioetatik bazuen
desberdintasun bat, izan ere, aurretiko lan bat eskatu bait ziguten; dokumental
bat ikustea eta aniztasunarekin zerikusia izandako egoeraren bat beraiekin
konpartitzea. Beste tailerretako inork egin ez zuen jarduera bat izan zen, eta
interesgarria da, izan ere, horrela gaiaren inguruan pentsatzeko tarte bat
eskaintzen baitiogu geure buruari.
Saioaren hasieran,
elkar ezagutu eta gaian sartzen joateko bi taldetan banatu eta kalera irten
ginen. Bi taldeak eginikoa ezberdina izan zen. Lehenengo taldean geundenak
egoera ezberdinen aurrean genuen iritzia adierazi behar genuen, hau da,
adostasunaren edo desadostasunaren arabera kokatu beharra geneukan. Bigarren
taldeak, berriz, adjektibo eta keinuekin jolastu zuen. Norberaren izena,
adjektibo batekin lotu eta keinu batekin adierazi behar zuten eta ondoko kideek
errepikatu. Horrela elkarrekiko enpatia eta errespetua, besteak beste, sustatu
zituzten.
Jarduera hori amaitzean,
gelara itzuli eta hausnartzen hasi ginen bakoitzak bere iritzia emanez.
Bakoitzaren sentsazioa eta hausnarketa ezberdina izan zen, izan ere, pertsona
bakoitzak bere ikuspegitik ikusten baitzuen.
Aurrerago, talde
txikitan jarri eta egoera bana planteatu ziguten galdera ezberdinekin. Gure
taldeari egokitutako egoera estralurtarraren zen. Bertan, pertsona bati
emakumea/gizona zer zen azaldu behar genion. Galdera zaila zen, izan ere
definitzerako garaian oso subjektiboa baita. Tailerreko gidatzaileak galdera
beste bide batetik formulatu zigun. Eta gizarteak ze pertsona prototipo du
finkatua? Erantzun horren aurrean adostasun batera iritsi ginen, izan ere, argi
baitago gizartean gizonezkoa dela egokien ikusia dagoena eta esaterako kargu
altuko postuetan beraiek direla goi mailan kokatzen direnak. Horrekin
erlazionatu genuen BBVA terminoa (Blanco, Burgués,
Varón, Adinerado).
Talde bakoitzean hitz
egindakoa, talde osoaren aurrean azaldu genuen. Horrela gure erantzunak
partekatzeko aukera izan genuen, bai eta besteen egoera ezberdinak entzun eta
haien erantzunekin hausnartzeko.
Atsedenaldiaren
ostean, talde txikitan elkartu ginen berriro. Jarduera ezberdina zen. Bertan,
galdera ezberdinak planteatu zizkiguten eta horien aurrean hausnartzen aritu
ginen. Amaitzeko, erantzunak elkarbanatu eta saioari amaiera eman genion.
Tailerra
interesgarria izan zela uste dugu, gehienbat hausnartzeko aukera ugari izan
genuelako. Nahiz eta aztertutako egoerak egunerekotasunaren parte izan,
hausnartzen jartzeko ohiturarik ez dugu eta tailer honek horretan lagundu
digula uste dugu. Gainera tailerra aurrera eramateko modua oso dinamikoa izan
zen eta, ondorioz, ez zitzaigun hain pisutsua egin.
Comentarios
Publicar un comentario