PAUSOKA INKLUSIOAREN BIDEAN
PAUSOKA, INKLUSIOAREN
BIDEAN
Azken astean Pausoka
Elkarteko Maitederren hitzaldia entzuteko aukera izan genuen. Pausoka Elkartea
zenbait gurasok sortu zuten 2012an , beste zenbait hezkuntza zentro espezifikok
haien seme-alabak zituzten beharrei behar bezala erantzuten ez zietelako.
Pausokako kideen ekintzekin, haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu
nahi dituzte, edozein dela ere arloa (lana, ikastola…). Hernanin eta Urnietan
bi zentro dituzte eta 100 bat haurrek hartzen dute parte, bertan behar duten
errehabilitazioa ematen diete.
Pausokako kideen lana
burutzeko, ezinbestekoa da edonoren laguntza jasotzea, elkarlanean aritzea,
alegia. Hauentzat, gurasoak eta haurra unitate bakarra dira eta horregatik
elkarlanean lan egiten dute.
Hasiera:
Maitederrek
haurdunaldian zehar zituen espektatibetaz aritu zen hasieran eta berak egun
zuen egoera azaltzen amaitu zuen. Beste gainontzeko gurasoek bezala, haurra
ondo jaiotzea nahi zuen eta bere buruan etorkizun bat irudikatua zuen. Hau
guztia aldatu egin zen bere haurrak garun paralisia zuela esan ziotenean.
Berak, beste emakume
gehienak bezala, 9 hilabeteetako haurdunaldi eta erditze egokia izan zituen,
hau da, ez zen bestelako arazorik egon. Maitederren semea, Aimar, jaio eta egun
batzuetara hasi ziren zailtasunak agertzen, izan ere konbultsioak izaten hasi
baitzen. Momentu larriak izan ziren eta denbora batez ospitaleratu egin behar
izan zuten. Denboraldi luzearen ondoren, haurrak menpekotasuna izango zuela
esan zioten. Orduan, Maiteder gaiaren inguruan informatzen hasi zen osasun
zentro batean, eta ohartu zen informaziorik ez zegoela, izan ere, menpekotasun
hori Alzhemeirrarekin bakarrik lotzen baitzuten. Bakarrik eta galduta sentitzen
zen egoeraren aurrean. Azkenean, bere haurrari garun paralisia zuela esan
zioten eta Aspacen sartzea erabaki zuen, berak lanean hasi behar baitzuen.
Eskolaratze prozesua:
Urteak aurrera
zihoazen eta Aspacek ez zituela bere semearen beharrak asetzen ikusten zuten.
Haur guztiek behar zuten heldu baten laguntza, baina ez zen haurren arteko
interakziorik ematen, gainera herrian ere ez ziren integratzen, dena herritik
kanpo egiten baitzuten. Egoera hori ikusita Aimar, Maitederren semea,
Hernaniko eskola publiko batean matrikulatzea erabaki zuten, prozesu
erreza izango zela pentsatuz. Hernanin 3 eskola publiko eta pribatu bat daude
eta haietan ateak jotzea pentsatu zuten, haurra
bertan matrikulatu ahal izateko.
Lehenengo eskola
publikoan, zuzendariak behar ziren baliabideak ez zituztela esan zion, orduan
Maitederrek bere kontu uzteko esan zion eta berak lortuko zituela beharrezkoak
ziren baliabide guztiak. Baliabideak lortu zituela esateko eskolara deitu
zuenean, zuzendariak haurra onartuko ez zutela esan zion “horrela ez dira
gauzak egiten” esanez. Erantzun hori ikusita, beste eskola batera joan zen ate
joka, etsi gabe. Bertan, ratioz gainezka zeudela esan zioten, eta inon onartzen
ez bazuten haurra beraiek onartuko zutela. Azkeneko eskola publikora joan
ziren, oso goibel iritsi ziren, baina esperantza puntu batekin. Beharrezko
baliabideak izatea, eskolak eskertu egin zuen, eta haurra bertan matrikulatua
izan zen. Eskolaratze prozesua gogorra izan zen bere haurrari eskubideak kendu
eta baztertzen ari zirela sentitzen zutelako, baina azken eskola hark onartzeak
asko poztu zuten beren haurra opari bat bezala hartu baitzuten.
Haurrak eskolan
denboraldi bat zeramanean, irakasleak Aimar gurasoei aurkeztu zien. Haurra modu
askotara aurkeztu daiteke; batetik, ikuspegi patologikotik edota bere
ezaugarriak abiapuntu hartuta. Kasu honetan, irakasleak haurra ez zuen itxura
hutsez ikus daitekeenetik aurkeztu, baizik eta bere ezaugarri positiboei
garrantzia emanez; haurraren afizioak, ikaskideekin zuen harremana,... Beraren
ikaskideek ahal duten guztia egiten dute beraien irudimenarekin Aimarrek ere
ekintzetan parte har dezan. Azken finean, behar bereziak dituzten haurrengatik
ikasteko aukera handia daukagu, haiek besteengatik ikasten duten bezala.
Zuzendaritza zein
irakasle taldeak Aimarri eskolan sartzeko aukera eman zietenean berarentzat
gauza gehiago lortzea zuten helburu, baina egun konturatzen ari dira Aimarrek
besteei ere gauza asko eskaintzen dizkietela.
Haurra soilik goizez
joaten da eskolara, gero arratsaldean errehabilitazioa edukitzen baitu, eta
bestelako denboran parkera joaten da bere lagunekin. Guzti honen atzean, Aimarren
inklusioa lortu dela ikusten da.
Inklusioa eman ahal
izateko baliabideak beharrezkoak izango dira eta zenbait kasutan curriculum
egokitzapenak egitea ere beharrezkoa izango da. Maitederren haurraren kasuan,
ordutegia egokitzen zioten adibidez. Haurrak beraiek ere prestatu egin behar
izaten dira fase horretarako.
Baina, nahikoa al da
inklusioa gelan soilik lantzea? Inklusioa bere osotasunean eman dadin
ingurunea bera heztea ere beharrezkoa izango da, izan ere, zertarako balio du
eskolak inklusioa bermatzeko egokitua egotea, gizartean ez bada halakorik
gertatzen?
Eskolaz kanpo ere
haurrek beren bizitza egiten dute, eta horrelako zenbait egoeratan haurrak
baztertuak sentitzeko aukera dute. Esaterako, gelakide baten urtebetetze
festara joan eta adimen funtzionala duen haur batek bertara sartzeko aukerarik
ez badu, ingurunea bera egokitua ez dagoelako. Edota gainontzeko haurrek bezala
parkera joan nahi dutenean, baina gehienak egokituak ez daudenean. Kasu
horietan ez da inklusiorik lantzen, nahiz eta gelan haurra onartua egon.
Baliabideak:
Arestian aipatu
bezala, Maiteder lanean hasi zenean bere haurra Aspace-n sartu zuela aipatu
zuen. Bertan eskaintzen zizkioten baliabideak ikusita haurra eskolaratzea
erabaki zuen. Eskolan bertan, baliabideak izatea beharrezkoa da adimen
funtzionala duten haurren beharrak erantzun ahal izateko. Ez dugu ahaztu behar
beharrak erantzuteko irakaslearen banakako lana ahaztu eta talde-lan koordinatu
eta kooperatiboa bultzatu behar dela. Espezialista horietako batzuk, eskolan
egunerokotasunaren parte izaten dira, eta beste batzuk, berriz, zenbait egun
finkatutan agertzen dira eskolara. Jarraian hauetako batzuk aipatuko ditugu:
- Pedagogo Terapeutikoa (PT): Hezkuntza-Premia Bereziak dituzten ikasleei laguntza eskaintzen dien eta ikastetxearen antolakuntzan parte hartzen duen irakasle taldearen Hezkuntza Bereziko aditua.
- Hezkuntza Laguntzarako Espezialista: Hezkuntza-premia Bereziak dituzten ikasleen beharrak gela arruntean asetzen dituen hezitzailea.
- Aholkularia/kontsultorea (Psikologia edota Pedagogia) (Eskola Publikoak): Irakasleei zein tutoreei Hezkuntza Bereziaren arloan laguntza eta orientabidea ematen dien espezialista.
- Berritzeguneek, diagnostiko psikopedagogikoa egiten dute, premia bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko proposamena egiten dute eta ikasle horien aurrerapenak kontrolatzen dituzte.
- Talde multiprofesionalak: Diagnostiko psikologikoa eta Hezkuntza-premia Bereziak dituzten ikasleen jarraipena eta ikasle hauen laguntzaileak zein hezitzaileen orientabideaz arduratzen diren laguntza zerbitzuen espezialistak.
- Foru aldundiko gizarte ongizate saila: Umea txikia denean diagnostikoa baieztatu eta gero estimulazio goiztiarraren finantziazioaz arduratzen da. Behar diren laguntza ekonomikoak aztertu eta ematen ditu.
- Ebaluazio psikopedagogikoa: Ikaskuntza-ikaskuntza prozesuan parte hartzen duten elementuen azterketa prozesua, ikasleen garapen pertsonal edota akademiko desegokiak eta Hezkuntza Premia Bereziak identifikatzeko helburuarekin.
- Curriculumaren Norbanakoaren Egokitzapena (CNE): Ikasle batek eskolatzean izan ditzakeen hezkuntza-premia bereziei erantzuteko curriculumaren elementuetan egiten diren moldaketak.
- Curriculumaren Sarbiderako Egokitzapena (CSE): Hezkuntza-premia bereziren bat duen ikaslearen hezkuntza sistema errazteko ezinbestekoak diren laguntzak kontuan hartzen dituen egokitzapen mota.
- Laguntza gela (LG): Gela ohikoetako baliabideekin bakarrik erantzun ezin dituzten umeen gelak, non ikasleak banaka zein taldeka egon daitezke. Bertan, ume bakoitzari behar duen arreta eskaintzen zaio eta bertako irakasleak Hezkuntza Bereziko espezialistak (PTak) dira.
Gure ondorioak:
Bere esperientzia
gutxi gora behera laburtu ondoren, ateratako zenbait ondorio adieraziko ditugu.
Irakasleek kontutan
izan behar dute haur baten atzean familia bat dagoela eta ez dituztela familia
horien bizipenak ezagutzen non kontuan hartu beharrekoak diren. Bestalde, haurraren psikologiaren
garapena jarraitu beharra daukate, izan ere, haiek izango dira haurraren zailtasunak
detektatu eta arreta goiztiarra eman ahal izateko dituztenak. Irakasleek Item
batzuk pasa beharko dizkiote haur guztiei eta horietatik kanpo geratuz gero
aztertu beharko lukete haur horren egoera erantzun ahal izateko. Arreta
goiztiar bat ematea oso garrantzitsua izango da haur horren bizitzan, gero eta
azkarrago ematen hasi arreta hori, emaitzak orduan eta hobeak izango baitira.
Irakasleek haur
hauekin lan egin beharko dute, haur bakoitzarengatik onena ateratzeko. Haur
hauek ezin dira arazo bat bezala ikusi, bidezkoa ez dena inondik inora, eskola
beteko zuzendariak zure haurra matrikulatzeko ez duela ezer egingo esatea,
hezkuntza eskubidea urratzen ari zaiolako haur horri, alde batera utzita jada
inklusibitatea.

Comentarios
Publicar un comentario