UNRWA TAILERRAK
- GIZARTE ERALDAKETARAKO JARDUNALDIAK: UNRAW - ARTEA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESN GISA:
Azken astean, hitzaldi ezberdinak entzuteko aukera izan genuen, non bertan UNRAW elkartekoek tailer ezberdinak eskaini zizkiguten. UNRAW elkartea, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da, eta bertan bost zonaldetan egiten dute lan, bertako errefuxiatuekin. Elkarte honek bi helburu dituela esan genezake; batetik, egoera ezagutarazi eta aurreiritziak apurtzea, eta bestetik, metodologia artistikoei garrantzia ematea.
Bi zatitan banatu ziren tailer horiek, lehenengo egunean saio teorikoak izan ziren, eta bigarren egunean, berriz, tailer praktikoak. Tailer praktiko horietan azpi talde batzuk sortu genituen non guztira hiru talde zeuden: Antzerki, Komiki eta Ipuin tailerra. Taldekide bakoitzak tailer ezberdinetara joateko aukera izan genuen, tailer ezberdinak ezagutu eta ondoren elkarren artean bizitakoa elkarbanatzeko.
Antzerki tailerra: "Kontzientziak astintzen dituen antzezlana" (Hortzmuga teatro konpainia)
Saioa hasi baino lehen zenbait zalantza neuzkan saioaren inguruan, izan ere, ez nekielako nola uztartuko zituzten antzerkia eta aniztasuna. Baina, amaieran, neure buruari erantzuna ematea lortu nuen. Neska eta mutil bat izan genituen laguntzaile modura, eta saio osoan zehar gidatu gintuzten.
Saioan zehar, ariketa ezberdinak burutzen joan ginen, jolasak ziruditenak. Pixkanaka-pixkanaka forma hartuz joan ziren, objektuak erantsiz eta musika gehituz. Hasieran banakako jarduerak zirenak, bukaeran, jolas bakar bat bihurtu ziren egoera jakin batzuk transmititzen zituztenak. Antzerkia egiten ari ginela, taldekide batzuek zenbait testu irakurtzen zituzten, antzerkiari zentzua ematen ziotenak.
Palestinako egoera aldarrikatzen genuen, besteak beste, non bertan jende ugarik gehien maite duen zerbait utzi egin behar baitu, eta gure kasuan gehien maite genuen hori objektu bat (zapatila) izan arren, unkitzera iritsi ginen.
Ondoren beste egoera bat irudikatu genuen, bertan itsasoan eta hondartzen jolasten zenbiltzan haurrak islatzen ziren, eta ondoren beste batzuk itsasora zikinkeria botatzen agertzen ziren. Honekin transmititu nahi zena zen, leku askotan haurrak hondartzan jolasean eta itsasoan igeri egiteko aukera dugula eta Palestinan ,aldiz, ezin dute horrelakorik egin itsasoa oso kutsatuta baitago.
Segidan militarrak izango bagina bezala oinez hasi ginen denak bat izan ezik, horrek mediku papera zuen eta gu gelditu ginen unean irakurtzen hasi zen testu bat. Testu horretan esaten zuena zen Palestinarrek denbora eta distantzia luzez ibili behar izaten zutela medikuarenera joateko, adibidez, eta gero askotan militarrek ez dietela pasatzen uzten beste aldera medikuarenera joan daitezen.
Amaierako egoeran, Gazako pertsona gehienak elektrizitaterik gabe bizi direla adierazi nahi genuen. Horretarako kandela batzuk pasa genizkion elkarri eta ondoren hauek itzaliz amaitu zen gure antzerkia.
Komiki tailerra: "Viñeta que agita conciencias" (Susana Martin)
Komikiaren tailerra Susana Martin komikigilearekin burutu genuen. Bertan, komikiaren bitartez, artea landu daitekeela ikusi genuen.
Tailerrari sarreratxo bat emateko, Susanak, komikiekin edota artearekin noizbait esperientziren bat izan genuen galdetu zigun. Danok, bakarrik txikiak ginenean marrazten genuela erantzun genuen. Izan ere, eskolan, txikitan bakarrik marraztu dugu eta ondoren hau mugatu egin digute. Marrazten onak zirenek bakarrik izan dute jarraitzeko aukera, baina erdi-purdi edota gaizki moldatzen zirenek ordea... Horregatik, honekin, haur guztien marrazteko erak eta saiakerak kontuan hartu eta beti onartu egin behar ditugulaz ohartu ginen, bazterketarik egin gabe. Pertsona bakoitzak, modu ezberdin batean egiten baititu gauzak baina danok dakigu marrazten.
Jarraian tailerrarekin hasi ginen. Susanak, hasteko, komikiak zer ziren azaldu zizkigun eta jarraian, hauen sorrerari buruz hitz egin genuen. Ondoren, berak sorturiko komikiak erakutsi zizkigun, hauengandik hainbat azalpen emanez. Denon artean ondorio bat atera genuen, izan ere, komikiari erabilera desberdinak eman ahal zaizkio, haien artean, komunikatzeko beste baliabide baten moduan edota artearekin landuz.
Oinarri teorikoez nahiko hitz egin eta gero, hainbat ariketa praktiko burutu genituen. Egin genuen lehenengoa, arbelean, aurpegien adierazpen batzuk marraztea izan zen. Gelakideak banan banan deitzen joan zen Susana, eta jarraian, berak esaten zigun zer adierazpen motarekin marraztu behar genuen aurpegiaren irudia. Helburua, gainontzeko ikaskideak arbelean marraztutakoak zer adierazpen zuen asmatzea zen.
Ariketa hau egin ondoren, atsedenera joan ginen eta ikasgelara bueltatzerakoan beste bi praktika egin genituen.
Lehenengoari dagokionez, ikasle bakoitzari orri txuri bat eman ziguten. Jarraian, bakoitzak aurpegi bat osatzen hasi behar genuen bertan eta Susanak "tiempo" esandakoan gure eskubiko aldean zegoen ikaskideari pasa behar genion orria. Honek marrazten segiko zuen. Horrela 5 minutu inguru egon ginen marrazten eta praktika orri bakoitzean gehiago marrazteko tokirik ez zegoenean bukatu genuen.
Azken praktikari dagokionez, sormenaren inguruko ariketa bat egin genuen. Ikasle bakoitzak egoera bat eta objektu bat pentsatu behar genuen. Hauek, paper ezberdinetan idatzi genituen eta ondoren bakoitza bere kaxan sartu. Susanak jarraian, ikasle bakoitzari kaxa bakoitzetik zoriz paper bat hartzeko esan zigun. Ondoren, bakoitzak bi paperak elkartu eta objetuak egoerarekin zuen zerikusiaren inguruan komiki bat idazteko eskatu zigun. Esan beharra daukat, nire egoera ez zela bat ere erreza eta objektuarekin elkartzean ez zuela sentidu handirik, beraz, komikia egitea ez zitzaidan oso erreza egin.
Hala ere ondorio bezala esan beharra daukat oso esperientzia polita izan zela eta asko ikasi nuela komikiei buruz. Inoiz ez dut interesik eduki komikien inguruan eta orain zertxobait gehiago badut!
Ipuinen tailerra: “Contar para ser, ser para contar” (Ana Apika)
Ipuin tailerra Ana Apika ipuin kontalariarekin egiteko aukera izan genuen. Tailerrarekin hasi baino lehen zalantzak nituen ez nekielako zehazki zer egin behar genuen bertan, imajinatzen nuen haurrei ipuinak nola kontatzeko trikimailuak eman behar zizkigula.
Tailerra hasteko gure esperientziari buruzko galderak egin zizkigun: ea noizbait ipuinak kontatu ditugun, ea noizbait ipuin kontalariak entzutera joan garen, etab. Jarraian tailerraren alde praktikoarekin hasi ginen.
Hasteko bikoteka jarri ginen eta bikoteko kide batek besteari, eta alderantziz, berak bizitako egoera bat kontatu behar zuen. Gero denen aurrean aulki bat ipini eta batek bestearen istorioa kontatu behar zuen. Ni, bereziki, askoz urduriago jarri nintzen nire istorioa kontatzen zuten bitartean, ikusleei begietara begiratu behar genielako. Hor erakutsi zigun istorioa kontatzeko moduak ze garrantzia daukan. Azken finean, istorio sinple batek jendearen atentzioa erakarri dezake soilik kontalariaren begirada, tonua edo kontatzeko moduarengatik.
Gainera ipuinari buruz hitz egin genuen. Azaldu zigun zein garrantzitsua den haurrekin ipuinak lantzea eta batzuetan ipuin berdina beti era berdinean kotatzea haurrek gustuko dutela segurtasuna ematen dielako.
Aipatzeko beste jarduera bat hurrengoa izan zen. Berriro bikoteka jarri behar ginen eta istorio batekin erlazionatutako 5 hitz pentsatu behar genituen. Gero, gure bikoteari bost hitz horiek hiru zentzumenen bidez adierazi behar genizkion. Horrela berak istorioa bere buruan irudikatu zezakeen baina kontatu ondoren konturatzen ginen zein desberdina zen gure irudimenak sortutakoa eta istorio erreala.
Bestetik, denen artean ipuin bat sortu genuen. Hau da, borobilean jarrita objetu bat eta bere adjektibo bat esaten genuen “etxe arrosa” adibidez. Hurrengoak “mendi berdean zegoen etxe arrosa” asmatzen zuen eta horrela norbaitek gaizki esaten zuen arte egon ginen. Ariketa honi esker irudimena, sormena eta memoria landu genituen eta edozein adineko pertsonekin egiteko ariketa oso baliagarria iruditu zitzaidan.
Hasieran lotsatuagoak geunden jarduerak egin baino lehen tailerrean geunden batzuk ez ginelako ezagutzen. Baina tailerra aurrera joan ahala giro atsegina sortu zer eta hori, batez ere, Anaren jarrerarengatik izan zen. Gainera, bakoitzak istorioa kontatu ondoren zuzenketak egiten zituen eta honi esker gure akatsez konturatzen ginen.
Tamalez aniztasunaren gaia ez genuen asko landu. Hala ere, azaldu zigun zein garrantzitsua den ipuinaren gaia kontuan hartzea ipuina kontatzeko modurako. Baita ere haurrentzako ipuinak gehiago landu izana gustatuko litzaidake.
Bukatzeko tailerra oso interesgarria iruditu zait azken finean ipuinak aniztasuna haurrekin lantzeko oso baliagarriak baitira.
Comentarios
Publicar un comentario