HAUSNARKETA PERTSONALA
HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA PERTSONALA Lauhileko honetan landu dugun gauzarik garrantzitsuena Aniztasuna ren kontzeptua izan da. Hitz honekin eman genion hasiera lauhilekoari eta jarraian, honekin lotutako hainbat hitzaldi ezberdin entzuteko aukera izan dugu. Lehenik eta behin, kontzeptua definitzeko eskatu ziguten, baina nahiz eta askotan gure aho artean erabilitako hitza izan, definitzeko garaian nahiko zaila zela ohartu ginen. Denbora batez pentsatzen aritu ostean, kontzeptuarekin erlazionatzen genituen hitzak idazteari ekin genion; Berdintasuna/Desberdintasuna, Aberastasuna, Balioak, Inklusioa, Errespetua, Egokitzapena, Ikaskuntza, Indibidualtasuna, Askatasuna... horien artean. Hala ere, nire ustez, Aniztasun hitza modu ezberdinetan uler daitekeela iruditzen zait eta hortaz, definizio ezberdinak eduki. Azkenean, Aniztasuna desberdintasuna da, baina desberdintasun horren barnean denak berdinak gara. Aniztasunaren inguruko kontzeptua landu ondoren, lehen aip...