HAUSNARKETA PERTSONALA
- HITZALDI GUZTIEN HAUSNARKETA PERTSONALA
Lauhileko honetan landu dugun gauzarik garrantzitsuena Aniztasunaren kontzeptua izan da. Hitz honekin eman genion hasiera lauhilekoari eta jarraian, honekin lotutako hainbat hitzaldi ezberdin entzuteko aukera izan dugu.
Lehenik eta behin, kontzeptua definitzeko eskatu ziguten, baina nahiz eta askotan gure aho artean erabilitako hitza izan, definitzeko garaian nahiko zaila zela ohartu ginen. Denbora batez pentsatzen aritu ostean, kontzeptuarekin erlazionatzen genituen hitzak idazteari ekin genion; Berdintasuna/Desberdintasuna, Aberastasuna, Balioak, Inklusioa, Errespetua, Egokitzapena, Ikaskuntza, Indibidualtasuna, Askatasuna... horien artean. Hala ere, nire ustez, Aniztasun hitza modu ezberdinetan uler daitekeela iruditzen zait eta hortaz, definizio ezberdinak eduki. Azkenean, Aniztasuna desberdintasuna da, baina desberdintasun horren barnean denak berdinak gara.
Aniztasunaren inguruko kontzeptua landu ondoren, lehen aipatu bezala, jarraian, tailerrei hasiera heman genien. Lehenengoa, Tabakalerako tailerra izan zen. Bertan, artearekin Aniztasuna landu daitekeela ikusi genuen eta honen bidez haurrei aniztasuna azaltzeko modu egokia zela erakutsi ziguten. Bestalde, arrotzaren kontzeptua landu genuen. Jarduera hau egitean eta gainontzekoen bizipenak entzutean, bakoitza, noizbait eta egoera desberdin batean arrotz sentitu zela konturatu ginen. Egoera horiek entzun ostean, batzuetan besteekin bat egiten genuela konturatu ginen, hau da, egoera batean pertsona bat baino gehiago sentitu izan zela arrotza, alegia.
Hurrengo tailerra, Calcuta Ondokoena izan zen. Hau, gainontzeko tailerrengandik ezberdina izan zen, izan ere, aurretiko lan bat egiteko eskatu bait ziguten; dokumental bat ikustea eta aniztasunarekin bizi izan dugun egoeraren baten berri beraiekin konpartitzea. Beste tailerretako inork egin ez zuen jarduera izan zen eta oso interesgarria iruditu zitzaidan, izan ere, modu honetan, gaiaren inguruan pentsatu eta hausnartzera bideratzen gaitu.
Tailerrari hasiera emateko eta elkar ezagutzeko, bi taldeetan banatu gintuzten eta ondoren, hainbat jarduera egin genituen. Bi taldeek jarduera ezberdinak egin genituen. Nire taldearen kasuan, egoera ezberdinak planteatu zizkiguten eta hauen aurrean iritzi bat adierazi behar genuen. Honen bitartez, pertsona bakoitzak ikuspegi, jokabide eta iritzi ezberdinak ditugula ikusi nuen.
Aurrerago, talde txikitan jarri eta hainbat egoera planteatu zizkiguten. Gure taldeari egokitutako egoera estralurtarrena izan zen. Bertan, pertsona bati, emakumea/gizona zer zen azaldu behar genion. Galdera zaila zen, izan ere, definitzerako garaian oso subjetiboa baita. Hori horrela, tailerreko galdetzailea guregana gerturatu eta galdera beste bide batetik formulatu zigun; "eta gizarteak zer pertsona prototipo du finkatua?" Erantzun horren aurrean, adostasun batera iritsi ginen, izan ere, argi dago gizartean gizonezkoa dela egokien ikusia dagoena, baita kargu altuko postuetan goi mailan kokatzen direnak. Hortaz, horrekin erlazionatu genuen BBVA hitza; (Blanco, Burgües, Varón, Adinerado).
Atsedenaldiaren ostean, talde txikitan elkartu ginen berriro. Jarduera ezberdina zen. Bertan, galdera ezberdinak planteatu zizkiguten eta horien aurrean hausnartzen aritu ginen. Amaitzeko, erantzunak elkarbanatu eta saioari amaiera eman genion.
UNRWA tailerra izan zen hurrengoa. Elkarte honetako kideek, hainbat tailer ezberdin eskaini zizkiguten. UNRWA elkartea, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia da, eta bertan bost zonaldetan egiten dute lan, bertako errefuxiatuekin. Elkarte honek bi helburu dituela esan genezake; batetik, egoera ezagutarazi eta aurreiritziak apurtzea, eta bestetik, metodologia artistikoei garrantzia ematea.
Egin genuen lehenengo jarduera, arbelean, aurpegien adierazpen batzuk marraztea izan zen. Gelakideak banaka deitzen joan zen Susana, eta jarraian, berak esaten zigun zer adierazpen motarekin marraztu behar genuen aurpegiaren irudia. Helburua, gainontzeko ikaskideak arbelean marraztutakoak zer adierazpen zuen asmatzea zen.
Bigarren jarduerari dagokionez, orri txuri batean bakoitzak, aurpegi bat osatzen hasi behar genuen eta Susanak "tiempo" esandakoan gure eskubiko aldean zegoen ikaskideari pasa behar genion orria. Honek marrazten segiko zuen. Horrela 5 minutu inguru egon ginen marrazten eta praktika orri bakoitzean gehiago marrazteko tokirik ez zegoenean bukatu genuen.
Azken praktikari dagokionez, sormenaren inguruko ariketa bat egin genuen.
Ondoren, Pausoka elkarteko hitzaldia entzuteko aukera izan genuen. Pausoka Elkartea, zenbait gurasok sortu zuten 2012an, beste zenbait hezkuntza zentro espezifikok haien seme-alabak zituzten beharrei behar bezala erantzuten ez zietelako. Pausokako kideen ekintzekin, haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortu nahi dituzte, edozein dela ere arloa (lana, ikastola…)
Hitzaldi hau ematera, Maiteder izeneko emakume bat etorri zen. Maitederrek, Aimar izeneko seme bat du eta bere bizia goitik behera aldatu zen haurrak garun paralisia zuela esan ziotenean. Maitederrek, momentu gogorrak jasan zituen hasieran, izan ere, berak lanean hasi behar zuen eta Aimar Aspace izeneko gune batean utzi behar zuen. Baina Aspacek, ez zituen Aimarren behar guztiak asetzen eta hori dela eta, haurra eskola batera eramateko beharra sentitu zuen. Azkenean eskolaratu egin zuen haurra, baina honek, eskolaratze prozesu oso gogorra izan zuen, izan ere, hainbat eskolek bazterketa egin zioten. Esan bezala, azkenik eskolaratzea lortu zuen. Eskola honetako kideek, inungo eragozpenik gabe onartu zuten haurra, opari bat izango balitz bezala. Irakasle guztiak Aimarren ezaugarri positiboak hartzen zituzten kontutan eta ikaskideekin oso gustura sentitzen zen haurra, baita alderantziz ere.
Maitederrek bere bizitzako errealitate hau kontatu eta gero, gauza batean hausnartzera bultzatu ninduen, izan ere, pertsona orok edozein lekutan onartua izan behar du beti eta ez baztertua izan. Honekin, inklusioa geletan lantzea oso garantzitsua eta beharrezkoa dela iruditzen zait. Baina ez dut uste hori nahikoa denik. Nire ustez, eskolak inklusioa bermatu dezan, lehendabizi gizartean bermatuta egon beharko litzateke eta zenbait egoeretan hori ez da horrela. Adimen funtzionala duen haur batek, eskolan egokituta dagoen bezala, gelatik kanpo ere, gainontzeko haurrekin egoteko eskubidea eduki dezake, eta egoera batzuetan hori ez da horrela izaten, adibidez, gurpil-aulkian dagoen edota garun paralisia duen haurren kasuan.
Egun batzuen ostean, Memoria Plaza izeneko erakusketa ikusteko aukera izan genuen. Liburutegira joan ginen eta bertan mutil bat zegoen gure zain. Erakusketaren nondik norakoa gutxi gora behera azaldu zigun eta bi dokumental desberdin ikustera abiatu ginen. Lehenengo dokumentala ikusteko, gela ilun eta misteriotsu batean sartu ginen. Bertan, terrorismoa gertutik jasan izan duten hainbat pertsona hitz egiten agertzen ziren, non honen ondorioz, haien familiko kiderenbat galdu zuten. Hau ikusteak asko hunkitu ninduen, izan ere, bertan agertzen ziren pertsonek, nahiz eta bizitakoa bizi izan arren, gorrotoa eta mendekua erabat baztertzen zutelako. Bestalde, entzunak izan nahi dutela zioten, zenbait egoera onartuak izan ez direlako.
Ondorioz, hezkuntzak gai honetan izan dezakeen garrantziaz konturatu nintzen. Izan ere, hezkuntzan biolentzia lantzeak asko lagundu dezake bizipen hauek berriro ere ez errepikatzeko.
Azkenik, Naizen elkarteak eskaini zigun hitzaldia entzuteko aukera izan genuen. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da.
Aingeruk, bere alabaren kasua kontatu eta gero, irakasleen garrantziaz hitz egin zigun. Haurren batek honelako egoeraren bat bizitzen badu, sentitzen duena inoiz ukatu behar ez zaiola eta eta ahal dugun moduan lagundu behar diogula, inongo aurreiritzirik eta ukapenik egin gabe.
Luarren kasuan adibidez, etxean ez zela bat ere onartua sentitzen esan zigun. Asko kostatu zitzaiola bere gurasoei sentitzen zuena esateko, kontatzeko. Egun batean notizi txar bat jaso zuten eta momentu horretatik aurrera ama, bere lekuan jarri zen. Luar ulertu zuen eta zen bezalakoa onartuko zuela esan zion.
Eta honekin, blogari amaiera ematen diot! Aipatzea, hauek izan direla urte osoan zehar entzun ditugun hitzaldi, tailer eta erakusketa guztiak. Oso interesgarriak izan dira denak!!! Bestalde, moduloko lana egiteko baliagarriak eta oso lagungarriak izan dira, nahiz eta gure taldearen kasuan horrelako gairik ez aukeratu.
Comentarios
Publicar un comentario