NAIZEN HITZALDIA
NAIZEN HITZALDIA
Apirilaren 12an Naizen elkartetik etorri ziren hitzaldi bat ematera. Naizen Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako adin txikiko transexualen familiak biltzen dituen elkarte bat da. Naizenen izenean, Aingeru eta Luar etorri ziren beraien istorioak kontatzera.
Aingeru, Naizen elkartearen izenean etorri zen hitzaldia ematera eta bere alabaren kasua azaldu zigun. Bere alaba “mutila” jaio arren, txikitatik haurra neska sentitzen zen. Soilik bi urte zituela, “aita ni apo ez, ni apa” erantzuten zion bere aitari.
Aingeru eta bere emazteak, hasieran ez zekiten nola jokatu behar zuten, izan ere, esan ohi da, haurrek 7 urte bete arte daukatela argi haien sexua eta, horregatik, itxaron egin zuten. Aingeruren alaba, marrazki bizidunetan agertzen ziren nesken pertsonaiekin identifikatzen zen eta egunero soinekoak jantzi nahi zituen, bere ametsa zen. Une oro, bere “feminitatea” azaleratzeko beharrarekin ikusten zuen bere burua, gurasoak neska zela konturatu zitezen.
Jada zazpi urte bete zituenean, gurasoak, haurrak berdin jarraitzen zuela ohartu ziren eta nesken jantziak janzten hasi ziren. Hau da, neska etxean izatez gain, etxetik kanpo ere neska izaten hasi zen. Une horretatik aurrera, Aingeruren alabak bere “feminitatea” etengabe erakusteari utzi zion, eta arropa neutroagoak janzten hasi zen. Aingeru eta bere emaztea momentu horretan ohartu ziren beren alabak ordurarte bizi izan zuenaz.
Bestalde, Aingeruk, irakasleen garrantziaz hitz egin zigun. Haurren batek honelako egoeraren bat bizitzen badu, sentitzen duena inoiz ukatu behar ez zaiola eta eta ahal dugun moduan lagundu behar diogula, inongo aurreiritzirik gabe.
Hitzaldiari amaiera emateko, Luarrek bere istorioa kontatu zigun. Luar, neska jaio zen, baina txiki-txikitatik mutila sentitu izan dela esan zigun. Ala eta guztiz ere, bere amak nesken jantziekin janzten zuen, izan ere, haurra neska bezala ikusten baitzuen.
Urteak aurrera egin zuten eta DBH-ko etapan zegoelarik bere burua neska homosexual bezala ikusten zuen. Hau igaro eta batxilergoko etapa iritsi zen. Etapa hau, bere bizitzako etaparik gogorrena izan zela aipatu zigun.
Jada unibertsitatean zegoela, irakasle batek transexualitatearen inguruko bideo bat etxean ikusteko eskatu zien, baina Luarrek ez zuen ikusi. Hurrengo egunean irakaslearengana joan zen galdetzera non ikusi zezakeen bideoa, eta honek ea zergatik zuen hainbesteko interesa galdetu zion. Galdera honek, Luar hausnartzera bultzatu zuen eta bere burua benetan transexual bezala onartu zuen.
Hilabeteak pasa ziren Luarrek bere identitatea isilpean mantendu zuela. Ez zen ausartzen bere gurasoei ezer ere ez esatera, bere ama kanpora joan zen asteburu batean eskutitz bat idatzi zion, bere identitatea eta sentitzen zuena adieraziz. Amak, bueltatzean, eskutitz hau irakurri zuen eta ondorioz, aste oso gogorrak igaro zituzten biak. Denbora baten ostean, pixkanaka ama, Luar ulertzen hasi zen.
Ondoren, Erasmusera joateko garaia iritsi zen. Bertan zegoelarik, goiz batean bere aitari kontatzeko unea iritsi zela erabaki zuen eta mezu bat bidali zion zera esanez. Gainera, egun horietako batean, Luarrek bere amaren dei bat jaso zuen, honek esan zion bere ohiko lagun bat, transexuala zenak, bere buruaz beste egin zuela. Momentu horretan ohartu zen Luarren ama bere semea jasaten ari zenaz.
Erasmusetik bueltatu eta egin zuen lehenengo gauza izena aldatzea izan zen. Luar izena aukeratu zuen. Pauso hau eman ondoren, bere sexuaren identitatea aldatzeko beharra zeukan, eta horretan hasi ziren. Hau prozesu luzea da, izan ere, hasieran hainbat proba pasa behar dituzu. Proba horiek pasatakoan, hormonatzen hasi zen. Honek, hainbat aldaketa nabarmen eragiten ditu, horien artean: ahotsaren aldaketa, izerdi asko egitea, ilea toki guztietatik ateratzea, gantza lekuz mugitzea (titietatik bizkarrera, etab), etab. Prozesua luzea bada ere, jada aldaketa batzuk nabarmenak ziren Luarrengan, ahotsa bereziki. Hau erakusteko, azkenik, bideo bat jarri zigun hormonatzen hasi zenetik hilabetero jasaten zituen aldaketak ikusteko.
Comentarios
Publicar un comentario